Andatzako auzotarrak protagonista auzo egunean

Karkara 2015ko urr. 9a, 08:55

Goizean goiz hasiko da festa, dianarekin, eta iluntzera arte iraungo du. Egun bateko egitarau mardula osatu dute auzo eguna ospatzeko.

9:30ean hasiko da festa, lokartutakoak iratzartzen, dianarekin. Jaiari hasiera eman ondoren, umeek hartuko dute protagonismoa. 10:30ean umeentzako jolasak izango dira. Eta, eguerdiko 12:00etan, auzokoen arteko herri kirolak izango dira.

13:00etan, meza santua izango da. Eta hori amaitzean auzoko kirolari nabarmenduei omenaldia egingo die. 14:00etan izango da hori. Eta handik ordu erdira, sariak banatutakoan, auzokoen bazkaria izango da. Txekor jana egingo dute plazan.

Auzo bazkarirako txartelak Pilar ile apaindegian edo Uhartemuño Kultur Elkartean erosi daitezke. Telefonoz ere egin daitezke erreserbak, 635007607 –Juan Mari– edo 669498093 –Iker– zenbakietako batera deituta. 14 urtetik berakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik gorakoek 30 euro.

Bazkariaren ondoren erromeria izango da, festari bukaera kantuan eta dantzan emateko. 18:30ean hasiko da erromeria, plazan bertan.