Lehiaketako argazkiak ikusteko azken egunak

Karkara 2015ko urr. 15a, 12:02

Aiako X. argazki lehiaketara aurkeztutako irudiak ikusgai daude herriko kultur etxean igandera bitarte.

Hamargarrenez antolatu dute Aiako argazki lehiaketa. Edizio honetara aurkeztu dituzten argazki guztiak herriko kultur etxean jarri dituzte ikusgai, erakusketa antolatuta. Igandean amaitzen da argazkiak ikusteko epea, eta ondorengo ordutegietan egin daiteke bisita erakusketara: 

  •  Urriaren 11n, 12an eta 18an: 11:30etik 13:30era
  • Urriarren 13tik 16ra kultur etxeko ordutegian ikusi ahal izango dira argazkiak, baina joan aurretik 943130924 telefonora deitu behar da.

Erakusketara bertaratzen direnek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Herritarrek ez ezik, herrira bisitan joaten direnek ere bozkatu dezakete. Oro har, urtero, jende asko joaten da bere iritzia ematera. Argazki bozkatuenek tokia izango dute datorren urtera begira egingo duten egutegian.

Egutegi horretan sei argazki bozkatuenez gain, epai-mahaiak aukeratutako beste sei argazki aurkituko dituzue. Egutegia Aiako Udalak argitaratuko du, 2016an.