Eizmendi eta Aldai Gipuzkoako txapeldun

Karkara 2015ko aza. 3a, 17:27

Gipuzkoako Nagusien 2. mailako pala txapeldun izendatu dira June Aldai eta Garazi Eizmendi aiarrak.

Gipuzkoako Txapelketa biribila izan da Aiako bikotearentzat. Eizmendik azaldu digunez txapelketa nahiko ondo joan da, partidu guztiak irabazi baititugu eta emaitza nahiko onak lortu baititugu. Final erdietara uste baina errazago iritxi ziren eta partida hori ere erraz irabazi zuten. Uste baina errazago irabazi genuen, aurkariek ez baitzuten beren maila eman. 

Gustura zeuden lortutako emaitzekin eta finalean gina jarri zioten txapelketari. Donostiako Atano III. frontoian izan zen, larunbatean. Partidu estua espero zuten aiarrek: nahiko partida parekatua espero genuen, baina aurkariek ez zuten uste bezain ondo jokatu. Frontoian bero handia egiten zuela azaldu du Eizmendik, eta horrek eragina izan zuela partidan, beste bikote atzelariak ezin izan baitzion beroari buelta eman eta ezinean aritu baitzen.

Emaitzan islatu zen hori guztia, erraz irabazi baitzuten, 30 eta 13. Aiarrak oso gustura daude egindako txapelketarekin, txapela jantzita itzuli baitira etxera.