Larunbatean hasiko dira Urdanetako sanmartinak

Karkara 2015ko aza. 6a, 12:41

Larunbata izango da Urdaneko sanmartinen lehen jai eguna. Azaroaren 7an hasi eta 15ean amaituko dira auzoko festak, egitaraua sei egunetan banatuz. 

Auzotarren gustuetara egokitutako festak dira sanmartinak. Herri kirolak, bertsoak eta erromeriak dira, batez ere, antolatzen dituzten ekintza indartsuenak. Jende asko joaten da ekimen horietara eta giro ona izaten da.

Festak larunbat honetan hasiko dira, azaroaren 7an. Igandean ere ez aspertzeko adina ekitaldi izango dira. Asteazkenerako egitarau mardula osatu dute, baita astebururako, ostiral, larunbat eta iganderako. Egunez egun egingo diren ekitaldiak:

Azaroak 7 - Larunbata

16:00 Gorriti eta bere animaliak. Ondoren txokolate beroa eta bizkotxoak.

21:00 Bertso-afaria Indamendi elkartean, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin.

Afal ostean Erromeria eta asto karrerak.

00:00 Ximor tabernaren irekiera eta festa goizalderarte.

Azaroak 8 - Igandea

11:30  Meza.

12:00 Pala pilota partiduen finala.

13:00 Herri kirolak: Izeta eskolako harri-jasotzaileak, Lizaso eta Peñagarikano bertsolariak, eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak.

14:00 Auzoko zaharren bazkaria.

Ondoren Bertso eta trikiti saioa.

18:30 Auzoko kalejira.

22:30 Erromeria Ximorren: Laja eta Lutxurdio.

Azaroak 11 - Asteazkena

11:00 Meza.

11:30 Tortilla patata lehiaketa.

12:00 Auzokoen arteko herri-kirolak.

22:30 Erromeria Ximorren: Epelde eta Lutxurdino.

Azaroak 13 - Ostirala

22:30 Mus Txapelketa Indamendi elkartean.

00:00 Ximor tabernaren irekiera, Dianarekin batera.

Azaroak 14 - Larunbata

06:00 Diana eta oilasko biltzea, Izer eta Alabierrekin.

21:00 Oilaskoekin auzo afaria Indamendin.

Gero Erromeria pilotalekuan: Narbaiza eta Laja II.

Azaroak 15 - Igandea

11:30 Meza.

12:00 Eskuz binakako pilota finalak.

Gero Herri kirolak: Izetatarrak, Ugaitz Mugertza eta Olasagasti.

Ondoren Pilotarien sari banaketak.

17:00 Idi demak: Uztarri bakarreko probak 800 kiloko harriekin 20 minututan.

23:00 Erromeria: Ostolaza eta Andonegi.

23:30 Patata dantza Ximorren

Bukatzeko Traka zaratatsua.