Bihar iritsiko dira Aiara Olentzero eta Mari Domingi

Karkara 2015ko abe. 21a, 09:01

Goiztiar dabiltza Olentzero eta Mari Domingi. Aiara, ohi legez, Oriora baino lehenago iritsiko dira. Bihar helduko dira, 17:15ean.

Etxetxon elkartuko dira herritarak, eta, kantu giroan, harrera egingo diete Olentzerori eta Mari Domingiri. Herritarren kantuekin egingo diete dei, eta, berak, deiadarra jasota, Aiara gerturatuko dira. 17:15 inguruan izango da hori. 

Behin Olentzero eta Mari Domingirekin elkartzen direnean, plazara joango dira. Plazan, gutunak emateko aukera izango dute. Eta, horrez gain, txokolatea hartzeko aukera ere izango dute, berotan sartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!