Gospel kontzertua Gabonei hasiera emateko

Karkara 2015ko abe. 18a, 09:07

Igande honetan, abenduaren 20an, Gospel kontzertua izango da Aiako kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.

The Upper Room gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da. Berak konposatutako abestian aurkezten dituzte, baina, baita gospelean ezagunak diren hainbat pieza ere. Dantzagarriak, alaiak, espiritualak eta didaktikoak bezala definitzen dituzte beren kontzertuak. Eta, igande honetan Aian eskainiko dute emanaldia, 12:00etan, kultur etxean.

Iñaki Miguelek eta Mikel San Jose bikoteak osatzen dute The Upper Room. 2005ean jaio zen taldea, duela hamar urte, Donostian. Aurretik elkar ezagutzen zuten, ordea. Rythm & Blues estiloko The Croppers talde gipuzkoarrean aritu ziren biak lehenago. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide