Landare azokarako laguntzaile bila

Karkara 2016ko api. 7a, 08:50

Apirilaren 23an eta 24an izango da Landare Berezien 14. Azoka

Landare Berezien hamalaugarren azoka egingo da apirilaren 23an eta 24an Iturrarango Lorategi Botanikoan. Urtez urte mintegi eta bisitari gero eta gehiago izaten dira azokan eta antolakuntzak herritarren laguntza behar izaten du. Azokan boluntario gisa aritu nahi duenak, apirilaren 15a baino lehenago 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatz dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!