Marka guztiak hobetu ditu Kamiñok

Karkara 2016ko aza. 8a, 08:10

Bart gauean, astelehenarekin, bukatu zen Aiako Kintopeko Idi Proba txapelketa. Muruetako Kamiñoko jatetxeak irabazi du. 

Saizar sariketarako puntuagarriak ziren probak pasa den asteartean hasi zen. Orduan izan zen lehen proba eguna. Ostiralean berriz heldu zioten txapelketari eta asteburuan egunero izan dira probak. Atzo, astelehenarekin, bukatu zen txapelketa eta atzo erabaki zen irabazlea nor zen.

Kamiñoko jatetxeak 58 plaza egitea lortu zituen. Muruetakoak izan ziren, beraz, irabazleak. Orioko Olidenek hirugarren egin zuen, 56 plaza, zinta bat eta 1,50 metro lortuta. Aiako Patxi Arzadun zazpigarren postuan sailkatu da, 50 plaza justurekin.

Sailkapen orokorra

1. Kamiñoko jatetxea ( Murueta) 58 plaza 
2. Iñaki Lopategi (Birle) 57 plaza, zinta bat eta metro bat
3. Oliden (Orio) 56 plaza, zinta bat eta 1,50 metro
4. Laski (Birle) 52 plaza eta 2,25 metro
5. Soarte ( Elgoibar) 52 plaza 
6. Patxi Irarreta (Errenteri) 51 plaza 
7. Patxi Arzadun (Aia)  50 plaza
8. Txokolate (Errezil) 48 plaza, zinta bat eta 1,05 metro
9. Muguruza (Mungia)  48 plaza
10. Asier Alegria (Bermio)  43 plaza eta 1,37 metro
11. Rafa Alegria (Bermio) 43 plaza 
12. Matxain (Errenteri)  42 plaza, zinta bat eta 0,50 metro
13. Kizkurra (Larraul) 42 plaza eta 1,77 metro
14. Artaso (Elgoibar) 36 plaza,  2 zinta eta 0,64 metro
15. Korta jatetxea (Gabiria)  36 plaza eta 2,18 metro
16. Biyok (Errenteri) 34 plaza,  7 zinta eta 1,87 metro
 

Egun bakoitzeko emaitzak

Azaroak 1

Alegria 43 plaza eta 1,37metro
Laski 52 plaza eta 2,25 metro
Arzadun 50 plaza 

Azaroak 4
Iñaki Lopategi 57 plaza zinta bat eta metro bat
Korta jatetxea  36 plaza eta 2,18 metro
Patxi Irarreta 51 plaza 

Azaroak 5
Soarte 52 plaza 
Alegria 43 plaza 
Artaso 36 plaza,  2 zinta eta 0,64 metro
 
Azaroak 6
Kizkurra 42 plaza eta 1,72 metro
Matxain 42 plaza,  zinta bat eta 0,50 metro
Biyok 34 plaza,  7 zinta eta 1,87 metro
Muguruza 48 plaza
 
Azaroak 7
Kamiño 58 plaza 
Txokolate 57 plaza, zinta bat eta metro bat
Oliden 56 plaza, zinta bat eta 1,50 metro

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!