Pagoetan basogintzako lanetan

Karkara 2016ko aza. 25a, 17:24

Gizarte baztertze arriskuan dauden 12 lagunek Gipuzkoako natura baliabideak babesteko ekimenean parte hartu eta Pagoetako pagadiak lehengoratzeko lanetan aritu dira.

Etorkinak baztertze egoeran dauden taldea direla ulertzen dute erakundeek. Berei zuzendutako proiektu bat jarri dute martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixa Gizarte Obrak. Bigarren honek 50.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako natura baliabideak zaintzeko proiektura.

Natura baliabide horien artean dago Aiako Pagoeta Parke Naturala. Hortaz, Ekuadorreko eta Boliviako 12 lagun aritu dira basoan lanean. Pagadiak lehengoratzen aritu dira. 1960-1963 aldian landatutako pagadiaren trinkotasuna murrizteko helburuarekin aritu dira lanean, basora argi gehiago sartu dadin eta etorkizunean zuhaitzak hobeto garatu daitezen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!