Familia ugarientzako hobariak eskatzeko epea ireki du Aiako Udalak

Karkara 2017ko urt. 31a, 09:37

Martxoaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak

Familia ugariaren izaera kreditatua dutenentzako Hiritar Ondasun Higiezin Zergari dagozkion hobariak arautu ditu Aiako Udalak. 

Baldintzak:

  • Familia ugarien egiaztapena (familia liburua edo titulo txartela)
  • Familia ugariko inork ezin du jabetzan izan beste ondasun higezin bat.
  • Ohiko bizilekuaren balore katastrala gehienez 180.000 € izan behar du.

Hobariak:

  • 3 seme/alaba dituen familiak.........%40
  • 4 seme/alaba dituen familiak…….%50
  • 5 seme/alaba dituen familiak.........%60

Interesdunek, 2017ko martxoaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dute udal bulegoan bere eskaria, familia liburuarekin eta iazko O.H.Z. errezibuaren kopiarekin batera.