Aiako kultur etxean erosi daiteke Basker liburu-dokumentala

Karkara 2017ko urt. 31a, 16:30

Kultur etxean bertan egin behar da eskaera, 20 euro ordainduz

Ikusmina sortu du gurean Basker dokumental suediarrak. Urtarrilaren 15ean aurkeztu zen kultur etxean eta jende asko hurbildu zen 1963ko Aia hura eta aiarrak ikusi eta entzutera. Bertaratuek agertutako interesari erantzunez, Basker liburua eta dokumentala erosteko aukera bertatik bertara eman nahi izan du Udalak. Horrenbestez, kultur etxean eskaria eginda, 60. hamarkadako herriko irudi eta kontakizunen altxorra etxean izango dute hala nahi dutenek. 20 euroko kostua izango dute liburuak eta dokumentalak.

Oraingoz laupabost pertsonek eskatu dute Basker. Denbora gehixeago emanda, baina gehiegi luzatu gabe bideratuko dute eskaera eta liburu eta dokumentalak jaso orduko banatuko dituzte arduradunek.