Aiako Udalak bi langile hartuko ditu uda denboraldirako

Karkara 2017ko mar. 31a, 17:19
Aiako udaletxea.

Astelehenetik apirilaren 28ra bitartean zabalik izango da lan eskaintzan izena emateko epea.

Aiako Udalak bi lagun hartuko ditu uda denboraldian udal brigadan lan egiteko. Kontratua maiatzaren 15etik abuztuaren 14ra bitartekoa izango da, eta interesatuek astelehenetik apirilaren 28ra bitartean zabalik izango dute lan eskaintzan izena emateko epea.

Lan eskaintzan parte hartzeko hurrengo baldintza bete behar dituzte herritarrek: 18 urte beteak izan behar dituzte lanean hasterako;  B1 mailako gidabaimena izan behar dute; Aian erroldatuta egon behar dute 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen; eta langabezia egoeran egon behar dute 2017ko martxoaren 9a baino lehenagotik.

Aukeraketa maiatzaren 3an, 12:00etan egingo dute Aiako udalbatzar aretoan, zozketa bidez.

Lan eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek, edo izena eman nahi dutenek, Aiako udaletxeko bulegoetan izango dute horretarako aukera; baitan, 943.131144 telefonora deituta ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!