Giro ederra izan zen Aiako Asentzio Azokan

Karkara 2017ko mai. 22a, 15:07

Igandean Asentzio Azoka egin zuten Aian, eta abere, ganadu, hegazti eta animalia bitxiak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Urtero bezala, ikusmina sortu du aurtengo Asentzio Azokak. Hainbat eta hainbat lagun gerturatu zen igandean abere, ganadu, hegazti eta animalia bitxiak ikustera, baita bertako produktuak –barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, loreak eta abar– erostera ere. Horrez gain, baserriko lanabesak eta artisautza postuak ere izan ziren goizean zehar.

Arratsaldean, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketa jokatuko zen frontoian.  11 parte hartzaile aritu ziren lehian, eta 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako beste bi enbor ebaki behar izan zituen bakoitzak. 

Argazkiak: Aritz Mutiozabal (Ikusi argazki gehiago Urola Kostako Hitzan)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!