Izetak irabazi du ‘El Conquistador del Caribe’ telebista saioko finala

Karkara 2017ko mai. 30a, 16:20
Izeta ikurriñarekin ondoan beste lehiakideak dituela. (EITB)

Finalean aiarrak bertsoa bota zuen bizitako abentura gai hartuta. Garaipena bere taldeari, familiari, kuadrillari, neska-lagunari eta bere kopilotuari eskaini die.

Atzo emititu zuten ETB2an El Conquistador del Caribe telebista saioko finala, eta Andoni Iruretagoiena Izeta izan da aurtengo txapelduna. Aiarrak lehia estua jokatu zuen Aiskander eta Ismaren aurka, baina azken unera arte borrokatu zuen, eta Iruretagoienak eskuratu zuen ikurrina.

Finalean Izeta-k bertsoa bota zuen bizitako abentura gai hartuta, eta garaipena taldeari, familiari, kuadrillari, neska-lagunari eta bere kopilotuari eskaini die.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!