Izeta II.-ak txapelketak utziko dituela iragarri du

Karkara 2017ko eka. 5a, 16:25
Izeta II.-na eta Urra Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. (Mailo Oiarzabal/Hitza)

Aiarrak azaldu du erakustaldiak egiten jarraituko duela, baina igandean Azpeitian jokatu zuena izan dela bere azken txapelketa.

Urrezko Aizkoraren Banakako Txapelketaren finalak jokatu zituzten igande eguerdian Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Eta, haiekin tartekatuta, harri-jasotzaileen II. Pastorkua Memorialaren finala ere jokatu zuten. Bertan, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a aiarrak eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak neurtu zituzten indarrak. Beteranoa eta gaztea, maisua eta ikaslea aurrez aurre, eta bigarrenarentzat izan zen txapela.

Urraren garaipenaren adinako albistea eman zuen, ordea, Izeta II.-ak: finaleko azken saioaren aurretik, Luis Mari Bengoa antolatzaileak elkarrizketatu zuen Aiakoa eta igandekoa beretzat azken txapelketa izan dela iragarri zion. Erakustaldietan-eta jarraituko duela esan zuen, uda ondorenerako marka ahalegin bat prestatzen ari dela ere bai, baina ez duela gehiago txapelketetan eta lehiaketetan parte hartuko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!