Santio Erreka auzoko jaietako egitaraua

Karkara 2017ko uzt. 10a, 16:30
Herri-kirol jaialdia egingo dute Santio Egunean.

Uztailaren 22an abiatuko dituzte Aiako Santio Errekan auzoko jaiak.

EGITARAUA

Uztailak 22, larunbata
- 16:30. Mus Txapelketa. Izena 16:00etatik aurrera eman beharko da.
- 23:00. Fan&Go musika taldearen kontzertua

Uztailak 23, igandea
- 11:00. Haurrentzat jolasak.
- Ondoren. Trikitilariak.
- 23:00. Gabenara taldearen kontzertua.
- Goizaldean. Oilasko biltzea

Uztailak 24, astelehena
- 22:30. Bertso saioa. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Amets Arzallusek eta eta Sustrai Colinak parte hartuko dute. Aritz Larrume izango da gai-jartzailea.
- Ondoren. Abiba Disko Jaia

Uztailak 25, asteartea, Santio Eguna
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Herri Kirolak

Uztailak 26, asteartea
- 10:30. Meza
- Ondoren. Auzoko jubilatuen hamaiketakoa Portu Erretegian.

Uztailak 30, igandea
- 21:00. Oilasko biltzeko afaria Portu Erretegian.
- Ondoren. Izer eta Alabierrekin erromeria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!