Aiako festetan antolaketa lanak egiteko boluntarioak behar dituzte

Karkara 2017ko uzt. 12a, 19:11
San Donato eta San Lorentzo Jaiak

Jaietan laguntzeko prest dauden herritarrak festa batzordeko kideekin harremanetan jarri daitezke.

Aste gutxi falta dira Aiako San Donato eta San Lorentzo Jaiei hasiera emateko, eta festa batzordeko kideak dena primeran atera dadin buru-belarri gaian murgilduta daude. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, festen antolakuntzan lan egiteko boluntarioak behar dituzte; beraz, antolaketa lanetan laguntzeko prest dauden herritarrak festa batzordeko kideekin harremanetan jar daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!