Udan ere erleen sekretuak ezagutzeko aukera izango da Iturraranen

Karkara 2017ko uzt. 21a, 11:28

Udako asteburu eta jai egun guztietan erakustaldi gidatuak egingo dituzte erlategian.

Udan ere Iturraran Parketxeko erlategiak ezagutzeko aukera izango da. Asteburu eta jai egun guztietan erakustaldi gidatuak egingo dituzte erlauntzetara. Bistariak abaraskak gertutik ikusteko aukera izango du, eta arrautzak, larbak eta erle langileak ikusiko ditu, bai eta polen mordoa ere jaiotze bidean dauden larbei emateko.

Edozein joan daiteke bisita gidatuetara, adin guztietako pertsonentzat irekiak dira. 13:00etan hasiko dira bisitak eta ordubeteko iraupena izango dute. Bisitaren prezioa 3 eurokoa da helduentzat eta 2 eurokoa haurrentzat. 8 eta 50 pertsona bitarteko taldeetan egingo dira eta joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!