Talo tailerrak egingo dituzte Iturraranen abuztuan

Karkara 2017ko abu. 3a, 13:15

Agorregiko errotan ehotutako irinarekin egingo dituzte taloak abuztuaren 5ean, 12an eta 19an.

Abuztuko larunbatetan taloak egin eta dastatzeko aukera izango da Pagoetako Iturraran Parketxean. Bisita bereziak antolatu dituzte abuztuaren 5ean, 12an eta 19an.

Agorregin hasiko dira bisitak, 11:30ean, han ehotuko baitituzte taloak egiteko aleak. Bisita gidatuaren ondoren, 13:00ak aldera parketxera igo eta taloak prestatuko dituzte, txistorrarekin dastatzeko.

Bisitaren prezioa 6 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Erreserba egin edo informazio gehiago nahi duenak 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatz dezake.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!