Igandean hasiko da erromeri denboraldia

Karkara 2017ko urr. 13a, 09:53

Izer eta Alabier izango dira, urriaren 15ean, Aristerrazuko denboraldiari hasiera emango dioten trikitilariak

Datorren igandean, urriaren 15ean, aurtengo erromeri denboraldiari hasiera emango zaio Aristerrazun. Izer eta Alabier trikitilariak izango dira denboraldia hasteko arduradunak, 18:30etik 21:30era. Urtero bezala, Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, igandero erromeriak izango dira asteburu honetatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!