Istripua izan dute autobus batek eta auto batek Andatza auzoan

Karkara 2017ko aza. 17a, 12:41
Argazkia: Miguel Gonzalez Ramos

10:00ak aldera izan da istripua eta autoko gidaria ospitalera eraman dute

Oriotik Aiara doan GI 3710 errepidean, Andatza auzo inguruan, istripua izan dute gaur goizean autobus batek eta auto batek. 10:00ak aldera gertatu da istripua, talka egin dute bi ibilgailuek eta autoa errekara erori da kolpearen ondorioz. Autoko gidaria ospitalera eraman dute eta autobuseko gidaria mutuara. Autobusak bidea jarraitu du bidaiariekin eta autoa errekatik ateratzeko lanak martxan dira. Hori dela eta, trafiko motela egon daiteke Andatza inguruan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!