Taloak egiten ikasteko tailerra antolatu du Iturraran parketxeak

Karkara 2017ko aza. 27a, 16:01

Abenduaren 6an eta 8an, taloak egiten ikasteko tailerra izango da Agorregin eta Iturraranen.

Agorregiko errotan alea ehotu, taloa egiten ikasi eta dastatzeko tailerra antolatu du Iturraran parketxeak. Abenduaren 6an eta 8an emango dituzte, eta 11:30ean elkartuko dira; Agorregiko burdinola eta errotak bisitatzeko. Ondoren, 13:00etan, Iturrarango ganbera zaharrera joango dira taloak egitera.

Tailerrean parte hartzeko, izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek; 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita. Prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat, eta 5 eurokoa haurrentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!