Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira gaur Aiara

Karkara 2017ko abe. 21a, 10:48

18:00etan iritsiko dira Etxetxora eta handik plazara joango dira herritar guztiekin

Gaur, abenduaren 21ean, arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Aiara. 18:00ak aldera herritarrek harrera egingo die Etxetxon eta gero plazara joango dira. Han, haurren gutunak jasoko dituzte.

Horrez gain, eguberrietarako egitarau zabala antolatu dute Lardizabal Guraso Elkarteak, Xatur Gaztelekuak eta Aiako Kirol Elkarteak, Udalaren babesarekin. Hau da egitarau osoa:

  • Abenduak 21 - 18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
  • Abenduak 23 - Zinea kultur etxean
  • Abenduak 24 - Gabon eskea.
9:00etan plazan elkartuko dira eta banatu egingo dira
- LH 1. eta 2. mailakoak: Laurgain aldera
- LH 3. eta 4. mailakoak: Kurpide aldera
- LH 5, eta 6. mailakoak: Olaskoegia aldera
- Herriko gazteak: Etxerta bailarara
10:30ean 2, 3, 4 eta 5 urteko umeak plazan elkartu eta herritik ibiliko dira
  • Abenduak 26 - 16:00 Patinaje ikastaroa frontoian, adin guztientzat
  • Abenduak 27 - Zinea kultur etxean
  • Abenduak 28 - 17:00tik 20:00ra puzgarriak eta gaztelekukoentzat tailerrak
  • Abenduak 29 - Zinea kultur etxean
  • Abenduak 30 - Futbol txapelketa irekia eta, ondoren, merendola
  • Abenduak 31 - 17:00 San Silbestre lasterketa –izen-ematea 16:30ean–
  • Urtarrilak 2
- 16:00 Eskulanak haurrentzat Gaztelekuan
- 18:00 Antzerkia eskolan
  • Urtarrilak 3 - Zinea kultur etxean
  • Urtarrilak 4
- 17:30 Zumba
- 19:00 Bizar zuriren etorrera
  • Urtarrilak 5 - 18:30 Erregeen kabalgata
  • Urtarrilak 7 - Zinea kultur etxean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!