Taloak egiten ikasteko tailerra izango da igandean Agorregiko errotan

Karkara 2018ko urt. 11a, 14:43

Iturraran parketxeak taloak egiten ikasteko tailerra antolatu du igande honetarako. 11:00etan elkartuko dira parketxean, eta 13:30ak inguruan amaituko dute.

Hotzari aurre egiteko, igande goizerako plana antolatu du Iturraran parketxeak: mendi buelta Agorregiko errotak lanean ikusiz, eta talo ikastaroa artoak Euskal Herrian izan duen historia ezagutuz.

Izen-emateak sei euroko kostua izango du helduentzat, eta bost eurokoa bi urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat. Aurrez erreserba egin behar dela jakinarazi du Iturraran parketxeak, 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!