Bi zapelatz eta belatz gorria aske Iturraranen, Igeldon artatu ostean

Karkara 2018ko urt. 24a, 16:56

Urtarrilaren 27an askatuko dituzte Iturraran Parketxearen inguruetan bi zapelatz eta belatz gorria, Igeldoko Arrano Etxean sendatu ondoren. Bertatik bertara ikusteko aukera izango dela aurreratu dute Iturraran Parketxetik.

Igeldoko Arrano Etxean izan dira bi zapelatz eta belatz gorria, eta sendatu ondoren, larunbatean 11:30ean askatuko dituzte Iturraran Parketxean. Bertatik bertara ikusteko aukera emango dute Iturraran Parketxekoek, eta doako jarduera izango dela iragarri dute. Erreserbak egin edo informazioa eskuratzeko, 943 83 53 89 telefono zenbakian, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo parketxesarea.org/iturraran helbidea duen webgunean kontsulta daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!