Aian egindako gazta sorta bat merkatutik kendu dute, meningitis kasu batekin lotura duelakoan

Karkara 2018ko ots. 7a, 15:10

Oihan Txiki kooperatibak Aian egin dituen gaztak Madrileko bizilagun bat intoxikatu duelakoan kendu dute gazta sorta merkatutik.

Oihan Txiki kooperatibak ardi esne gordinarekin egindako gazta sorta merkatutik kendu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Madrileko bizilagun baten meningitis kasuarekin lotura duelakoan. Listeria monocytogenes bakterioak eragindako kasua izan da, eta ardi esnearen kontsumoarekin lotu dute intoxikazioa.  Zehazki, Gutizia, Txuria eta Beltza izenekoak dira merkatutik erretiratutako gazta sortak; eta Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian banatu zituen Oihan Txikik sorta horiek. 

Enba sindikatuaren arabera, Orexan du egoitza ofiziala Oihan Txiki kooperatibak; baina Aian alokatutako instalazio batean egin zituzten. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!