Eskolako jaialdirako belaunaldi arteko abesbatza sortzen ari da Aiako guraso elkartea

Karkara 2018ko ots. 16a, 17:16

Goazen abestera, Gozatuz abestu eta abestuz gozatu! proiektua sortzen ari da Lardizabal Eskolako Guraso Elkartea, eskolako jaialdian parte hartu asmoz. 

Eskolako jaialdian parte hartzeko asmoz, belaunaldi arteko abesbatza sortzeko proiektua abiatu du Lardizabalgo Guraso Elkarteak. 

Ondorengo egunetan elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean: martxoak 9an, apirilak 13an, maiatzak 11n eta ekainak 15ean.

Adina edozein izanda ere, "abestuz gozatzera" animatu dituzte herritarrak. Informazio gehiago eskolan bertan, Kultur etxean edo Guraso Elkarteko partaideen bidez eskura daitekeela esan dute antolatzaileek. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!