Martxoak 8

Aiako ikasleak kalera atera dira, parekidetasunaren aldeko oihu artean

Karkara 2018ko mar. 8a, 14:07

Aiako Lardizabal eskolan hainbat ekimen egin dituzte Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Lehen orduan, ostegunero herri guztiarentzat egiten duten irratsaio irekian parekidetasuna izan dute mintzagai. Gero, eskolan bertan, emakume ehiztari batek bere esperientzien berri eman die ikasleei.

Hamaika t´erdiak aldera, eskolako irakasle eta ikasleak kalera atera dira, plazan herritar gehiagorekin elkartu eta elkarretaratzea egiteko. Bertan, ikasleek eskualde guztirako adostutako agiria irakurri dute. Goiza amaitzeko, herrian zehar buelta egin dute oinez, Emakumeak aurrera! oihua artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!