Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia Pagoetan

Karkara 2018ko api. 3a, 10:14

Datorren larunbatean egingo da mendi buelta Iturraran parketxetik abiatuta, goizeko hamarretatik aurrera.

Txorien berriketak eta kantuak ezagutu eta ulertzen saiatzeko, mendi buelta egingo da Pagoetan apirilaren 7an, larunbatarekin. Ibilaldian zehar, parte hartzaileek Mikel Olano basozain adituaren azalpenak entzuteko aukera izango dute. Irteera puntua Iturraran parketxean ezarri dute antolatzaileek, goizeko hamarretan.

Aiako ibilaldi honetaz gain, datozen asteetan Zegama, Oñati eta Oiartzungo parketxetan ere egingo dira irteerak, programa beraren barruan.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi daiteke, edo 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!