Aiar ugari gerturatu da herriko pilotalekura, Akelarreren kontzertuko sarrerak erostera

Karkara 2018ko api. 13a, 16:50

Gaur eta bihar salduko dituzte Akelarreren Aiako kontzertuko sarrerak, 16:30etatik 20:00etara. Herritar ugari gerturatu da jada herriko pilotalekura.

1000 sarrera jarriko dituzte salgai eta pertsona bakoitzak gehienez 10 erosi ditzake. Apirilaren 16tik aurrera internetez ere erosi ahal izango dira musikaze.com atarian. Prezioa 12 eurokoa izango da aurrez erosiz gero eta 16 eurokoa egunean bertan. Internetetik erosiz gero 13 euro ordaindu beharko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!