Santa Klara uhartera eta Uliara irteera antolatu du Lardizabalgo Guraso Elkarteak

Karkara 2018ko mai. 8a, 14:13

Hilaren 26an egingo dute herri irteera. Donostiako Santa Klara uhartea eta Ulia bisitatuko dituzte. 

Herri irteera antolatu du Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak hilaren 26rako. Goizeko 9:00etan irtengo dira Aiatik, Santa Klara uhartera itsasontziz joango dira. Hamaiketakoa egingo dute bueltan, eta jarraian, Uliara oinez edo autobusez igotzeko aukera izango dute. Bertan bazkaldu eta jolasak egingo dituzte arratsaldean zehar.

Irteerara joateko izena eman beharko da maiatzaren 18a baino lehen Iturriozena tabernan, eta ondorengo kontu korronteetako batean egin beharko da ordainketa:

-2095 5027 29 1066281360 Kutxabank.
-2100 7957 18 0200034596 Caixa.

Eskolako haurreko doan eman dezakete izena. Gainontzeko haurrek, 5 euroko prezioa izango dute, eta helduek, aldiz, 13 euroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!