Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun

Karkara 2018ko eka. 18a, 12:00

Lajari oroigarria eman zioten igandean Aristerrazun, erromeria munduan 58 urtetan zehar egin duen lanagatik.

Igande arratsaldean denboraldiko azken erromeria egin zuten Aristerrazun. Eguraldi ederra lagun, jende dezente bildu zen hitzorduan, eta  bertaratu zirenek Laja eta Larrañagaren doinuekin dantza eginez gozatu zuten.

Horrez gain, Aristerrazuko erromeriaren antolatzaileek eta erromeri zaleek Lajari nolabaiteko esker ona adierazi nahi izan zioten, urtetan egin duen lanagatik. Izan ere, Laja 16 urte zituela igo zen lehendabizikoz Aristerrazuko oholtza gainera, eta 58 urtez eskeini ditu erromeriak bertan. Aristerrazuko Juan Mari Azkueren iritziz, "erraz esaten da, baina meritu galanta du".

Aristerrazuko erromerien antolatzaile Juan Mari Azkuek eman zion oroigarria Lajari erromeria zale guztien izenean, eta Lajaren emazteari lore sorta ere eskaini zion.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!