Urubiak eta mozoloak askatuko dituzte ostiralean Iturrarango tontorrean

Karkara 2018ko eka. 20a, 13:04

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak eta mozoloak dira ostiral iluntzean askatuko dituztenak.

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak eta mozoloak askatuko dituzte ostiral iluntzean Iturrarango tontorrean. Iturraran Parketxetik jakinarazi dute jarduera irekia eta doakoa izango dela, eta hegaztiak atsegin dituzten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte. 

Jardueraz behar den bezala gozatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere linterna eramateko gomendatu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!