Ostegunean abiatuko dituzte sanpedroak, Andatza auzoan

Karkara 2018ko eka. 25a, 12:00
Andatzako San Pedro Jaiak

EGITARAUA

Ekainak 28, osteguna
- 09:30. Txupinazoa.
- 10:00. Oilasko biltzera goizean eta arratsaldean.
- 21:30. Mutil ardoko eta bi elkarteetako afaria. Aristerrazu tabernan. Bertan parte hartu nahi dutenek 660166977 (Idoia) edo 669579351 (Arkaitz) telefono zenbakietara deitu behar dute izena emateko.

Ekainak 29, ostirala, San Pedro Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Adinekoentzat salda beroa.
- 13:00. Auzoko gazteen arteko herri-kirolak, trikitilariek girotuta.
- 14:00. Auzoko erretiratuen bazkaria.
- 18:00. Herriko pilota txapelketa.
- Ondoren. Bi talderen arteko erronka.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, larunbata.
- 12:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Trikipoteoa.
- 14:30. Triki-bazkaria Elizagoien ahizpekin. Bazkarian parte hartzeko txartelak hurrengo telefono zenbakietara deituta erosi daitezke: 660166977 (Idoia) edo 669579351 (Arkaitz).
- 22:30. Bertso saioa Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Sotorekin. Gai jartzailea Unai Manterola izango da.
- Ondoren. Musika DJ Pajaritorekin goizaldera arte.
- Goizaldean, gaupaseroen argazkia.

Uztailak 1, igandea.
- 11:00. Umeentzako puzgarriak.
- 13:00. Moto-molto lasterketa.
- 17:00. Herri-kirolak eta auzoko trontzalariak: Ugaitz Mugartza eta Aitzol Atutxa trontzalariak, eta Imanol Illarramendi Kortaberri eta Gorka Etxeberria harri-jasotzaileak.
- Ondoren. Sagardo eta pintxo dastaketa trikitilariek girotuta.
- 22:30. Jon Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
- 00:00. Jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.

Uztailak 6, ostirala
- 22:00etatik aurrera. Mus txapelketa. 21:30ean eman behar da izena.

Uztailak 7, larunbata
- Oilasko biltzeko afaria. Izena eman nahi dutenek 660166977 (Idoia) telefono zenbakira hots egin beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!