Antxon Larrarte omendu dute Santio Jaietako herri-kirol saioan

Karkara 2018ko uzt. 25a, 14:52

Duela 44 urte, Antxon Larrarte "Arangurenek" 13 arrobako ingudearekin erakustaldia egin zuen Santio Jaietan

Santio Erreka auzoko Aranguren baserriko Antxon Larrartek duela 44 urte 12 arrobako ingudearekin apustua irabazi zuen auzotar baten aurka, Aian. Ingudea berea ez zenez, 13 arrobako beste ingude bat eskuratu zuen; eta urte horretan bertan, Santio Jaietan 13 arrobako bere ingudearekin erakustaldia eman zuen Larrartek frontoian. Gertakari hori gogoratu dute gaur eguerdian Joseba Ostolaza eta Imanol Illarramendi Kortaberri harri-jasotzaileek Santio Erreka auzoko jaietan, Larrarteren 13 arrobako ingudearekin erakustaldia eginda. Bi harri-jasotzaileak bat etorri dira eta ingudea "benetan pisutsua eta astuna" dela esan dute.

Publikoaren artean zen Antxon Larrarte ere, eta gustura hartu du auzotarrek egindako aitortza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!