Umeen Eguna: jolas eta ekintza ugari gaur Aian, etxeko txikienentzat

Karkara 2018ko abu. 8a, 09:55

Gaur, asteazkena, abuztuak 8, gaztetxoak izango dira festetako protagonista.

11:00etatik aurrera ume jolasak egingo dira. Arratsaldea eta gau partea ere familia guztiarentzat jarduerez josia datoz: 16:00etatik 19:00etara puzgarriak eta apar festa; ondoren, 18:00etan, Go!azen musikaldia izango da ikusgai plazan; emanaldia amaitzean, kalejira egingo da herrian zehar, buruhandiez eta trikitilariez lagunduta; 20:30 eta 21:30 bitartean, Bide Batez taldearen dantzaldia izango da, eta, 22:30ean, Aukeran Dantza Taldeak Maurizia ikuskizuna eskainiko du herriko plazan. Gauerdian, Bide Batez taldea oholtza gainera igoko da berriz, Umeen Egunari itxiera emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!