Seinale berriak ipini dituzte Aian, auzoen eta baserrien kokapen zehatzekin

Karkara 2018ko ira. 7a, 09:23

Herriko landa eremuan ipini da seinaleztapen berria. Zehazki, Irutaegiko bailaratik Santio Errekaraino jarri dira panelak. Udalak Giroa enpresari esleitu dizkio lanak. Seinale berri hauei esker, Aiako baserrien eta auzoen kokapena modu grafikoan eta garbian ageri da, bisitarien eta herritarren erosotasunerako, azaldu du Nekane Arrizabalaga Aiako Alkateak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!