Iñaki Olidenek irabazi ditu Aiako Kintopeko Idi Probak

Karkara 2018ko aza. 6a, 12:30
Iñaki Olidenek irabazi du Aiako XIX. Kintopeko Idi Proba. (Ibon Errazu)

Astelehen gauean, txapelketako azken egunean, atera zen oriotarraren idi parea probalekura, eta 67 luze osatuta, Aiako XIX Kintopeko Idi Probak irabazi zituen Olidenek.

Azaroaren 1ean, 3an eta 5ean Aiako XIX. Kintopeko Idi Probak jokatu ziren Aiako probalekuan, eta Iñaki Oliden oriotarra izan da aurtengo txapelduna. Astelehen gauean, txapelketako azken egunean, atera zen oriotarraren idi parea probalekura, eta 67 luze osatuta aurtengo txapela irabazi zuen Olidenek.

Oriotarrak sare sozialen bidez azaldu duenez, beraientzat "plaza berezia" izan ohi dela Aia, "zaila izaten baita bertan irabaztea, baina aurten mantak Oriora ekartzea lortu dugu".

Hurrengoa da sailkapena
1.- Iñaki Oliden (Orio): 67 plaza
2.- Isidro Erretegia (Azkoitia): 66 plaza, 5 zinta eta 0,66 metro
3.- Ipinarrieta (Urretxu): 65 plaza, 4 zinta eta 0,80 metro
4.- Iñaki Lopategi (Mungia): 65 plaza, 3 zintza eta 1,12 metro
5.- Taberna Goieta (Mungia): 60 plaza eta 2,28 metro
6.- Jesus Garaiar (Oiartzun): 54 plaza et 1,32 metro
7.- Rafa Alegria (Bermeo): 53 plaza, 7 zinta eta 2,57 metro
8.- Iñigo Aurrekoetxea (Loiu): 50 plaza
9.- Endika Aurrekoetxea (Loiu): 41 plaza, zinta bat eta 0,94 metro

Bihar webgune honetan ikusgai izango da Aiako XIX. Idi Probetako argazki galeria

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!