Basurdeak agertu dira Aiako Olaskoegia auzoan

Karkara 2019ko ots. 1a, 10:30

Oriotik Aiara doan errepidetik 100 metrotara agertu dira basurdea.

Basurdeak agertu dira Aiako Olaskoegia auzoko Karakoletxe etxean, Oriotik Aiara doan G1 3710 errepidetik 100 metrora. Lehenengo basurdea asteazkenean agertu zen etxe inguruan, eta sudurra sartzen, begiratzen... Patricia Cowie etxeko jabeak adierazi duenez, 10 minutu inguru ibili zen etxe inguruan bueltaka: basurde bat etxe inguruan izan dugun lehenengo aldia izan da.

Ostegunean berriz, bi basurde gerturatu ziren etxe berera. Aiako Udalaren bitartez, Patricia Cowie Foru Aldundiak antolatuta gaiaz arduratzen den talde batekin jarri da harremanetan: asteburuetan egiten omen dituzte basurdeak uxatzeko lanak. Hala ere, esan digute basurdeak normalean ez dutela erasotzen, bakean utziz gero.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!