Elizagoien ahizpak igoko dira Aristerrazuko oholtzara igandean

Karkara 2019ko ots. 11a, 14:45

Otsailaren 17an, datorren igandean, 18:30ean hasiko da erromeria Aristerrazun.

Urritik maiatzera igandero antolatzen dute erromeria Aristerrazun, eta hitzordu garrantzitsua izan ohi da erromeria zaleentzat. Datorren igandean esaterako, Elizagoien ahizpek eskainiko dute saioa Andatza auzoko Aristerrazu plazan, eta 18:30etik 21:30era dantzan jarriko dituzten bertaratzen direnak.

Andatzako Erromeria Elkarteak saiora gonbidatu ditu herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!