Aiarrak ez dira sailkatu Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketako final-laurdenetarako

Karkara 2019ko mai. 27a, 19:00
Ataundarrek eta aiarrek Ataunen jokatu zituzten azken final zortzirenak. (Pilotaren Txokoa)

Asteburu honetan jokatu dituzte Gipuzkoako herriarteko esku pilota txapelketako azken final zortzirenak, eta aiarrak ataundarrekin aritu dira nor baino nor. Tanteoa dela eta, ataundarrek eskuratu dute final-laurdenetarako txartela.

Pasa den larunbatean, maiatzak 25, jokatu zituzten Gipuzkoako herriarteko esku pilota txapelketako azken final zortzirenak. Fase horretan, aiarrek ataundarrekin neurtu dituzte indarrak. Joanaldiko jardunaldian, hiru partidetatik bat irabazi zuen Aiak. Ataungo bigarren jardunaldian, aldiz, alderantziz gertatu zen; hiru norgehiagoketatik bitan gailendu ziren aiarrak. Hala, 3-3 markagailuarekin amaitu zen bi herrien arteko lehia, baina tanteoa dela eta, Ataunek eskuratu du final-laurdenetarako txartela. Beraz, aiarrek ez dute aurrera egingo txapelketa horretan.

Ondorengoak izan ziren larunbateko partidetako emaitzak:

  • Ataun K (B. Zubizarreta eta U. Goikoetxea) 6 - 22 Aia K (U. Albeniz eta J. Orbegozo) 
  • Ataun J (B. Senar eta J. Etxeberria) 11 - 22 Aia J (M. Albeniz eta A. Iruretagoiena) 
  • Ataun N (I. Zubizarreta eta A. Baztarrika) 22 - 2 Aia N (L. Orbegozo eta I. Urbieta)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!