Bideoa: 'Aia, noiz zatoz?'

Karkara 2019ko uzt. 3a, 09:39

Aia ezagutzera emateko bideoa ekoiztu du Turismo sailak. Herriko hamaika paraje bildu dituzte bertan, erdigunekoak zein inguruetakoak.

Bestalde, Facebook orrialde berria ere aurkeztu du Turismo sailak, Aia Turismoa izenpean. Hala, Aian izango diren hainbat egitasmoren berri emateko aukera izango dute. Esaterako, Kalakan taldeak uztailean eskainiko duen kontzertuaren inguruko informazioa eskaini dute bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!