Abuztuaren 3an ospatuko dute Gazte Eguna Aian

(Kaotiko)

Abuztuaren 3an hasiko dira aurtengo Aiako festak, eta Gazte Eguna ospatuko dute egun horretan. Besteak beste, Kaotiko taldearen kontzertua izango da.

Uda sasoian murgildu gara dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da Aiako jaietarako. Aurten abuztuaren 3an, larunbata, hasiko dira festak. Gazte Eguna ospatuko dute egun horretan, Aiako Gazte Asanbladaren eskutik.

Antolatzaileek iragarri dutenez, egun osoko egitaraua prestatu dute Gazte Egunerako; hala nola, paella lehiaketa edota jolasak izango dira. Gauean ere izango da zer gozatua Aian. Ohi bezala, kontzertuak izango dira, tartean, Kaotiko taldearena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!