Aiako Gazte Egunaren hirugarren edizioa ospatuko dute abuztuaren 3an

Karkara 2019ko uzt. 15a, 11:23

En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeek kontzertua eskainiko dute Aiako 3.Gazte Egunean

Hirugarrenez, Aiako Gazte eguna ospatuko dute herriko gazteek, abuztuaren 3an, larunbatarekin. Goizko 11:00etan emango diote hasiera jaiari, ume handientzako jolasekin. Horretarako lau laguneko taldeak osatu beharko dira eta Arruti tabernan izena eman. Ondoren, 14:30ean paella lehiaketa egingo da Dema plazan. 10€-ren truke bazkarirako txartela eta Gazte Eguneko kamiseta jasotzeko aukera izango dira. Jarraian, 18:00etan Elektrotxuflak emanaldia eskainiko du herriko kaleetatik barrena eta giroari jarraipena emateko, gauean, 23:00etan hasita En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Herriko Plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!