Igandean Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Andatza auzoan

Karkara 2019ko uzt. 19a, 15:00

Igandean, 11:30ean hasiko da lehen saioa, eta 12:30ean bigarrena.

Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da igandean Aiako Andatza auzoan, Aristerrazu baserriko zelaian. Bederatzi segalarik parte hartuko dute lehian, bi taldetan banatuta. Lehen saioa 11:30ean izango da, eta bigarrena 12:30ean.

Segalariek 30 minutu izango dituzte ahal duten belar gehien ebakitzeko, eta jardunaldi bakoitzean belar gehien biltzen duten bi segalariak sailkatuko dira finalera. 

Finala hilaren 28an izango da Asteasuko Bulano baserriko zelaietan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!