Ume handientzat jolasekin hasiko dira bihar Aiako Festak

Karkara 2019ko abu. 2a, 13:00

Egun osoko egitaraua antolatu dute jaiei hasiera emango dien Gazte Egunerako.

Bihar abiatuko dituzte Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, Gazte Egunarekin. Goizeko 11:00etan emango diote hasiera egunari ume handientzat antolatu dituzten jolasekin. Amaitutakoan, parte hartzaileek paella lehiaketarako prestaketari ekingo diote eta 14:30ean epaileek aurtengo txapelketako irabazlea erabakiko dute. Bazkariaren ondoren, gauerako motorrak berotzeko, Elektrotxufla elektrotxarangak herriko txokoak girotuko ditu, kaleetan barrena eskainiko duen emanaldian.

Gauen, afal ondoren, 22:00etan, gaueko kontzertuei hasiera emango zaie Herriko Plazan. En Tol Sarmientok eskainiko du lehenengoa, ondoren, Kaotiko eta Modus Operandi igoko dira oholtza gainera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!