Aiar bat omendu zuten atzo Hernaniko ertzain-etxean

Karkara 2019ko ira. 26a, 09:54

Atzo Hernaniko ertzain-etxearen 30. urteurrena ospatu zuten, eta hiru hamarkadatan bertan lanean jardun duten zazpi ertzain omendu zituzten.

Iñigo Urkullu lehendakaria Hernaniko ertzain-etxean izan zen atzo, eta egoitzaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen. Bertan, hiru hamarkadatan bertan lanean jardun duten zazpi ertzaini omenaldia egin zieten, eta horien artean da aiar bat. Urkulluk banan-banan agurtu zituen omenduak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!