Samielak aurrera doaz Laurgainen

Karkara 2019ko ira. 29a, 12:01

Atzo, larunbata, hasi ziren San Migel jaiak Laurgainen. Auzoko gazteenek ireki zuten asteburuko egitaraua, ume jolasekin eta txokolatadarekin. Gero, tortilla patata lehiaketan aritu ziren bizilagunak.

Gauean ere izan zen zer gozatua. 21:00etan hasita, auzo afari herrikoia egin zuten Atseden toki elkartean. Afal ostean, gainera, Laja eta Lutxurdio trikitilariak arduratu ziren gaua girotzeaz. Goizaldera arte luzatu da erromeria.

Gaur, Samiel eguna, meza izan da goizean goiz, eta jarraian, hamaiketakoa egin dute bertaratu direnek. Herri kirol erakustaldia izango da gero.

Argazkiak: utzitakoak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!