Astelehenean hasiko dira Altzolako jaiak

Karkara 2019ko aza. 14a, 12:30

Ate joka dira Altzolako San Roman jaiak. Datorren astelehenean hasiko dira ospakizunak auzoan, eta besteak beste, trikitilariak, bazkaria zein erromeria izango dira. Hurrengo asteburuan ere festak hartuko du Aiako auzoa, larunbatetik igandera bitartean. Hona hemen egitaraua osorik.

Astelehena, azaroak 18

11:00. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa.

14:00. Bazkaria. Menua: urdaiazpikoa, zainzuriak, paella, txuleta patatekin, tarta, ardoa, sagardoa eta ura, 30 euroan. Txartelak salgai daude jada, Zarauzko Txiki Polit eta Aritzbatalde tabernetan. Bihar itxiko dute txartelak erosteko epea.

Ondoren, erromeria.

21:00. Afaria. Menua: arrain zopa, haragi gisatua, postrea, ardoa, sagardoa eta ura, 18 euroan. Txartelak salgai daude jada, Zarauzko Txiki Polit eta Aritzbatalde tabernetan. Bihar itxiko dute txartelak erosteko epea.

Ondoren, erromeria.

Azaroak 23, larunbata

18:00. III. Trikiti Jaialdia. Ander Blasco eta Jon Ander Azkue; Garixe eta Txibilter; Irati Arcelus eta Mirari Plazaola; Mamen Maltzeta, Patxi Aiorga, Nerea Ugarte eta Joseba Zabalo.

Ondoren, afaria 22 euroan. Txartelak salgai daude jada, Zarauzko Txiki Polit eta Aritzbatalde tabernetan. Bihar itxiko dute txartelak erosteko epea.

Azaroak 24, igandea

11:45. Meza Nagusia. Meza aurretik zein meza ondoren hamaiketakoa izango da, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Ondoren, bazkaria Euskal Parrillaren eskutik. 22 euro ordaindu beharko dituzte helduek, eta 13 haurrek. Txartelak salgai daude jada, Zarauzko Txiki Polit eta Aritzbatalde tabernetan. Bihar itxiko dute txartelak erosteko epea.

Arratsaldean, erromeria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!