Euskaraldia aurkeztuko dute gaur Aian

Karkara 2019ko abe. 4a, 11:30

Euskaraldiaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia 18:30ean izango da, Aiako Kultur Etxean.

2020ko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta aldaketa nabarmen bat dakar: norbanakoek ez ezik, entitateek ere (erakunde, elkarte, kirol-talde...) neurriak hartuko dituzte beren eremuan hizkuntza-praktika berriak bultzatzeko. Ariketa 2021eko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dute, eta herriz herri ekimena prestatzen hasi dira dagoeneko.

Aian esaterako, gaur egingo dute Euskaraldiaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia:18:30ean izango da, Aiako Kultur Etxean. Aiako Euskaraldiaren dinamizatzaile Egoitz Dorronsororen esanetan, "seguru gaude bigarren Euskaraldia ere arrakastatsua izango dela Aian eta, zuen guztion laguntzarekin, beste bultzada bat emango diogula euskararen erabilerari". Hala, herritarrak Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldira gonbidatu ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!